Kontzertua - Agertoki irekia

Be God is

ESPAI DUAL konpainia

Ikuslea harrapatzen duen deliriozko ikuskizuna, musika-birtuosismoa, zirkuaren arriskua eta gorputz eta keinuen indarra uztartzen dituena.

2020ko azaroaren 03tik 04ra

Espai Dual konpainiak BE GOD IS aurkezten du, slapstick show frenetikoa. Musika-birtuosismoa, keinua eta irudimena uztartzen dituen deliriozko ikuskizunak ikuslea harrapatuko du, eta galderak eta sen ona ez dira jada garrantzitsuak izango.

Hiru pertsonaia mutuak ezusteko egoera surrealista batetik bestera igaroko dira etengabe, eta horietatik nolabait atera behako dira, hasi dutenari bukaera emateko. Zirku-, dantza- eta fantasia-pintzelkadak, inor epel uzten ez dutenak, benetako hiru antzezleren eskutik.

Premio al mejor espectáculo
20ª Mostra de Teatre de Barcelona
Teatre del Raval 2015

Premio al mejor actor para Oriol Pla
20ª Mostra de Teatre de Barcelona
Teatre del Raval 2015

Primer premio en el Festival “STRIPART 2014”
XIX Muestra de Arte Joven De Horta-Guinardó (Barcelona)

Primer Premio en el Festival “Besmina 2014”
Festival de Arte Joven de Calle (Barcelona)

Primer Premio “Mostra Mínim 2013”

Centro Cívico Sarrià (Barcelona)

Premio del Público “Estrena’t 2014”
Centro Cívico Casa Groga (Barcelona)

Premio del Público Festival “Sense Portes” 2016”
Argentona (Barcelona)


Taldea


Zuzendaritza: Espai Dual
Antzezleak: Blai Juanet Sanagustín, Oriol Pla, Marc Sastre
Argiztapen-diseinua: Núria Solina
Makillajea: Diana Pla
Bideoa: Juan Gamero
Argazkia: Clàudia Serrahima
Eszenografia: Xavi “Doctor” Mateu
Produkzioa: Aina Juanet
Banaketa: Jordi Juanet

Saioak

3 - 19:30
4 - 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

50 min.

TOP