Dantza

Ballett Theater Basel

Energia, sotiltasuna eta mistizismoa programa hirukoitz ederrean

2019ko maiatzaren 24tik 25ra

Basileako Antzokiko Baleta (Ballett Theater Basel), Erdialdeko Europako sorkuntza konpainia garrantzitsuenetako bat, hainbat herrialdetako lehen mailako hogeita hamar bat dantzari biltzen dituena, Arriaga Antzokira dator dantza garaikideko programa hirukoitz batekin. Oso desberdinak baina aldi berean osagarriak diren hiru kreazio dakarzkigute. Lehenengo obra, The fools, Londonen bizi den Hofesh Shechter israeldar koreografo txalotuarena, dantza lan zirraragarri bat da, itzalez betetako mundu batean bizirauteari buruzkoa. Energia eta intentsitatea, dantza boteretsu eta erritmikoa.

Bigarrena, Ballett Theater Basel-ek Day «without» night eskainiko du, Jiři Pokorný txekiar koreografoak aurten sortu duen obra. Lan honetan, pertsiar poesiaz eta mistizismoz jantziko da Pokorný, kontrastez betetako mundu bat eta polaritatearen esentzia deskribatzeko inspirazio iturri gisa.

Azkenik, This is everything. Bryan Arias puertorricoar koreografoa, newyorktarra adopzioz, lasaitasuna eta bene-benetako intimitatea transmititzen dituen obra batekin datorkigu, gu geu garena izanik elkarrekin egiaz, modu irekian eta babesteko beharra sentitu gabe komunikatzen garen une bakan horien bila. Sotiltasuna eta dotorezia.

 


Taldea


THE FOOLS

Koreografia, musika eta jantziak Hofesh Shechter

Música: Giuseppe Domenico Scarlatti, SergioMendes, Hofesh Shechter

Argiztapena: Hofesh Shechter, Jim French

Iraupena: 30 min.

Bernan (Suitza) estreinatua 2008an

 

DAY «WITHOUT» NIGHT

Koreografia: Jiří Pokorný

Koreografia laguntzailea: Dominic Santia

Musika: Davidson Jaconello

Argiztapena: Loes Schakenbos

Iraupena: 30 min.

Basilean estreinatuko da 2019ko otsailean

 

THIS IS EVERYTHING

Koreografia eta dekoratua: Bryan Arias

Jantziak: Carlijn Petermeijer

Musika: A Cadre Soleil, NSDOS, Nils Frahm, Camilla Hannan

Argiztapena: Jordan Tuinman

Iraupena: 30 minutos

 

Ballett Theater Basel-en bazkidea Basellandschaftliche Kantonalbank

Honen laguntzaz

Logotipo Prohelvetia

Saioak

19:30 

Prezioa

12 - 42 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Dantzako profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

2 ordu 20 min. /Atsedenaldiarekin

TOP