Gustav Mahler-en “Kindertotenlieder” (Kantuak haur zenduei) musika-lanean oinarritutako dantza ikuskizuna. Bost liederrek osatzen dute Mahlerren lana, eta euretan intuizio, itxaropen eta errugabetasunaren indarra aktibismo mota bat bezala ageri da. Ikuskizunean badira orobat Janacek-en konposizio bat eta Eisler-en kantu iraultzaile bat.

“Aparición” honetan haurrek abesten dute, eta animalien ahotsen iduriko melodiak ematen dituzte. Haurrekin batera ari dira oholtzan piano-jole bat eta Ballet National de Marseille eta ICKko bost dantzari. Kantu bakoitzarekin ikuslea espazio sentsorial batera aldatua da, eta han, argiak, mugimenduak eta musikak gidaturik, oinaze, onarpen eta itxaropen faseak bizi ditu.

Arriaga Antzokiak denboraldi honetan aurkezten du “Aparición”, Gustav Mahler-en Kindertotenlieder lanean oinarritutako proiektuaren lehen fasea. Diptiko bat, bi aurkezpen bereizitan banatua: “Aparición” eta “Desaparición”.


Taldea


Kontzeptua, Koreografia eta Zuzendari artistikoa: Emio Greco eta Pieter C. Scholten
Musika kontzeptua eta transkripzioa: Franck Krawczyk
Filma: Ruben Van Leer
Argiak: Henk Danner

Jantziak: Clifford Portier
Dramaturgia: Jesse Vanhoeck
Dantzariak: Béatrice Cardone, Gen Isomi, Pedro Mantua-Garcia, Kengo Nanjo, Florine Pegat-Toquet, Aya Sato, Nahimana Vandenbussche
Pianoa: Franck Krawczyk
Sorkuntza 2017ko abendual 3

Bilboko Koral Elkarteko Haur Korua
Zuzendaria: José Luis Ormazabal

 

Aurrestreinaldia:
5 de octubre de 2017 - Maastricht (NL), durante el Nederlandse Dansdagen

Estreinaldia:
3 de diciembre de 2017 - Opéra de Marseille (FR)

Produkzioa:
Ballet National de Marseille e ICK


Koprodukzioa:
Theater aan het Vrijthof Maastricht (NL), Nederlandse Dansdagen (NL), Theater de Meervaart (NL),
Ravenna Festival (IT), Cankarjev Dom Ljubljana (SL), Les Théâtres de la Ville de Luxembourg (LB).

Saioak

20:00 

Prezioa

12 - 40 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena

55 minutu

TOP