Dantza

BALLET DU GRAND THÉÂTRE DE GENÈVE

Sidi Larbi Cherkaoui-ren koreografiak

Pieza mitiko baten egungo ikuspegia eta estreinaldi bat: Europako dantza-konpainia handietako baten programa bikoitz zirraragarria.

2023ko urtarrilaren 20tik 21ra
Sarrerak erosi

1962an osatu zuen Grand Théâtre de Genèvek ballet-konpainia iraunkorra, eta taldeak mundu mailako ospea lortu du. 21 dantzari ditu, eta bi koreografia-lan berri estreinatzen ditu denboraldi bakoitzean. Sidi Larbi Cherkaoui koreografo ospetsuak heldu dio konpainiaren dantza-zuzendariaren lanari, eta haren kalitate-zigilua nabaria da Arriaga antzokian eskainiko duten programa bikoitzean. Piezetako baten Estatu mailako estreinaldia izango da.

Faun memoria kolektiboan gordeta dugu, gure kultura-kontzientziaren «Ballet errusiarrak» atalean. Claude Debussyren Prélude à l’après-midi d’un faune musika-lanean oinarritutako Vaslav Nijinskyren koreografia mitikoaren sorkuntza originala gogorarazten du. Mende bat igarota, Sidi Larbi Cherkaouik bere Faunoa sortu zuen, Londreseko Sadler’s Wells-ek eskatuta. Nijinskyren dantzariek oso bidimentsionalak izaten jarraitzen dute, kutxa greziarretako figuren antzekoak, baina Cherkaouiren bertsioan mitologiarekin eta animaliekin lotutako alderdiek askoz indar handiagoa dute, eta mugimendu-hizkuntzak hiru dimentsio hartzen ditu. Genevako Balletak interpretatzen du orain pieza xarmagarria.

Cherkaouiren Ukiyo-e pieza berriari dagokionez, Arriagan egingo da lanaren Estatu mailako estreinaldia. Etengabeko krisialdian den munduan elkarrekin nola biziraun dezakegun galdetzen du. «Ur-gaineko munduko irudiak» esan nahi duen japonierako terminoa izan zuen inspirazio-iturri koreografoak. Azkenean hautsiko ez diren edo mugak izango ez dituzten gorputzetan pentsatzea proposatzen du Sidi Larbi Cherkaouik. Gorputzak pertsona handitzeko tresna gisa goraipatzen ditu, puskatutako portzelana urre hutsezko junturen bidez konpontzeko kintsugi teknika japoniarra gogora ekarrita. Alexander Dodgeren dekoratuak ezinezkoa den eskailera-sarea erakusten du, eta dantzariak horietan zehar galduko dira. Labirinto-itxurako egitura mugikor horiek igoera zein gainbehera irudikatzen dituzte, eta maila-segida horretan gorputzek bat egin, solastu eta elkar kutsatuko dute. Emanaldian zehar, Szymon Brzóskaren hari- eta piano-hirukoterako konposizio berriak eta Alexandre Dai Castaingen erritmo-, perkusio- eta elektronika-lanak entzungo ditugu agertokian. Ukiyo-e piezan elkartuta, mundu horiek durundi egiten dute balletaren erreparazio-bilaketarekin eta transzendentziarekin.


Taldea


Ballet du Grand Théâtre de Genève
Zuzendari nagusia: Aviel Cahn
Ballet-zuzendaria: Sidi Larbi Cherkaoui
Partenaire du Ballet du Grand Théâtre: Indosuez Wealth Management

FAUN
Koreografia: Sidi Larbi Cherkaoui
Eszenografia eta argiztapena:: Adam Carrée
Jantziak: Hussein Chalayan
Musikaa: Claude Debussy y Nitin Sawhney
2009an estreinatu zuten Sadler's Wells-en

UKIYO-E – Estreinaldia Estatuan
Koreografia: Sidi Larbi Cherkaoui
Eszenografia: Alexander Dodge
Argiztapena: Dominique Drillot
Musika: Szymon Brzóska eta Alexandre Dai Castaing

Bi artista arituko dira zuzenean perkusiozko, elektronikako eta ahotsezko erritmoak sortzen, ikuskizuna eta musika-partitura laguntzen.
Koprodukzioa: Lyongo La Maison de la Danse; Lyongo Biennale de la Danse 2023, eta Fondazione Romaeuropa Arte e Cultura.

Saioak

20 - 19:30h.

21 - 19:00h.

Prezioa

21€ - 45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP