Balé da Cidade de Sâo Paulo taldea, 2009an Arriagara etorri zenean publikoa txalo-zartaka jarri zuena, berriro dator gure oholtzara lau koreografiaz osatutako egitarau oso interesgarri batekin.

Balé da Cidade de Sâo Paulo munduko metrópoli handienetako bateko konpainia ofiziala da eta, Sâo Paolo hiriak bezala, oso nortasun kosmopolita du. 1968ko otsailaren 7an sortu zen dantza klasikoko konpainia bezala, baina gero, 1974an, Antonio Carlos Cardoso, Iracity Cardoso eta Marilena Ansaldiren zuzendaritzapean, taldea dantza garaikidera lerratu zen, eta bide horri eutsi dio gaurdaino.

Balé da Cidade de Sào Paolo konpainiarennazioarteko ibilbide arrakastatsuaren lehen urratsa 1996an eman zen, Frantziako Lyongo Dantzaren Biurtekora gonbidatua izan zenean. Ordutik hona Europan barrena egin duten bira guztietan kritika espezializatuaren eta publikoaren laudorio bizienak jaso dituzte. Une honetan konpainiak koreografo garaikide handienek sortutako lanen errepertorio itzela dauka.


Taldea


Zuzendari artistikoa: Iracity Cardoso

ANTICHE DANZE:
Koreografia: Mauro Bigonzetti
Argiak: Carlo Cerri
Jantziak: Geraldo Lima
Musika: Ottorino Resphigi- Antiche danze e Arie
16 dantzari:
Iraupena: 35 minutu
Atsedenak: 20 minutu

ADASTRA:
Koreografia, argiak eta jantziak: Cayetano Soto
Musika: Ezio Bosso
16 dantzari:
Iraupena: 25 minutu
Atsedenak: 10 minutu

O BALCÃO DE AMOR:
Koreografia, argiak eta jantziak: Itzik Galili
Musika: Pérez Prado
20 minutu
16 dantzari

Saioak

Prezioa

12-42 euro / Beherapenekin

Iraupena

110 minutos

TOP