Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, topaketak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea? Gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.


Taldea


Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Gidoia: Oier Guillan
Musika: Xabi Aburruzaga
Koreografia: Edu Muruamendiaraz, Iker Karrera
Argiztapena: Carlos Solano

Saioak

25 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Loraldia- Reserva directa Loraldia:
25% DESONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile.
TOP