Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du, ongien dakien moduan: ikuskizun berri bat prestatuz.
Ikuskizun horretan begirada berri bat eman diete beren azken obretako pieza ezagunenei, Ainhoa Aierbe eszena zuzendariaren eta Mixel Ducau musika zuzendariaren laguntzaz. Elkarrekin sustatu dute ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindu hau.
Aukeran DK Donostian fi nkatutako konpaini bat da, 1997an Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortua. Harrezkero ibilbide luze eta oparoa garatu du, hainbat ikuskizun ekoitzi eta birak ere antolatu dituelarik. Bere koreografi ak nabarmentzen dira dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten dituelako, dantza eta musika tradizionalen erritmoak eta arauak hautsiz, aldatuz,motelduz eta are desegituratuz.
Aukeran dantza konpainia, tradizionala eta garaikidearen arteko erlazio eta orekan ikertzeko eta sakontzeko ideiarekin sortzen da. Berezkoa duen kultur identitate aberatsetik abiatuz, eta proposamen artistiko berritzaileetan arakatuz eta tartekatuz egin du bere bidea konpainiak; Esperimentazioaren bidezko eguneratze horretan, ikuskizunak biltzen dituen elementuak, koreografien, musiken, eszenaratzearen, argiztapenaren edota janzkeren berriztatzeak, zerikusi handia izan du.
Aukeran proposamen berriarekin dator, eszenatoki gainean 20 urte bete dituela ospatzeko; ehunka emanaldi eta milaka entsegu, dantzari, zuzendari, tekniko, jostun …eta talde osoaren lanordu askoren isla izango dena; bere azken hiru ikuskizunen: Gernika, Geltokia eta Maurizia, atzera begirako, berrikusitako eta berritutako begirada proposatuko du, eta batez ere, bere presentziarekin esfortzu guzti hori txalotzen jakin duen publikoaren aurrean.
Taldea
Aukeran Dantza Konpainia
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
Musika zuzendaritza: Mixel Ducau
Aukeran 20 urte kartela: Jesus Mari Lazkano
Argiztapen diseinua: Carlos Solano
Soinua: Unai Mimenza
Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdós, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Agustín Martínez
Musikariak: Mixel Ducau, Iñigo Egia, Xabi Solano, Xabier Zeberio
Jantzien diseinua: Óscar Armendáriz
Saioak
19:00
Prezioa
8,50 - 24 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35era