Asociación Ballets Olaeta – Olaeta Balleta Elkarteak ikuskizun berria estreinatuko du Arriaga Antzokian egitarau bikoitzarekin: “Itzulera” eta “Jaietan”.

“Itzulera” obrak Andima Ibiñagabeitia euskal idazlearen azken egunak kontatzen ditu. 1967an, Caracasen zegoen erbesteratuta eta hainbeste urteren ostean Bilborako itzulera prestatzen hasi zen. Gaixorik dago eta amets egiten du hegazkinez doala eta leihatilatik Bizkaiko txokoak ikusten dituela: bere haurtzaroko Elantxobe, bonbardatutako Gernika, Gorbeia inguruko baserriak eta Bilbo industriala. Eta ustezko itzulera hori Jon Mirande adiskideari kontatuko dio eskutitz baten bidez. Baina eskutitz hori ez zen inoiz idatzi, eta Ibiñagabeitia ez zen inoiz itzuli bere jaioterrira. Heriotza aurreko ametsa baino ez zen izan.

“Jaietan” ikuskizuneko haur eta gazteen baletaren bidez erakutsiko zaigu nola antolatzen eta ospatzen diren jaiak. Lan nekosoa bukatutakoan, etxera itzuli eta bazterrean utziko ditugu gure eguneroko betebeharrak jaiaz/jaiez gozatzeko. Ongi prestatu behar dugu, ezerk huts egin ez dezan. Egunerokotasunetik irtetea eta herriak eskaintzen digunaz gozatzea da helburua, denon parte-hartzearekin.

IRAUPENA: 1 ordu 45 minutu
Atsedenak: 20 minutu

 


Taldea


ITZULERA
Jatorrizko ideia : Kirmen Uribe
Aktorea: Mikel Martínez
Musik: Juan Carlos Pérez
Koreografoa: Asier Zabaleta
Orkestra: Kissar Ensemble
Orkestra zuzendaria: Asier Eguskiza
Abesbatza: Ugaoko Sarea Abesbatza
Abesbatza zuzendaria: Ius Pérez
Dulzaina eta txalaparta:

JAIETAN
Jatorrizko ideia: Ballets Olaeta
Musika: Kepa Junkera, José María Usandizaga, músicas populares
Koreografoa: Mari Carmen Muñoz eta Jone Goirizelaia
Orkestra: Kissar Ensemble
Orkestra zuzendaria: Asier Eguskiza
Abesbatza, dulzaina eta txalaparta:

Saioak

 

Prezioa

8,50-25 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 45 minutu 20 minutuko atsedenaldi

TOP