Antzerkia - Agertokia

ARTXIBO BILUZIA

LORALDIA FESTIBALA. Metrokoadroka Kolektiboa

Inpotentziarik handienarekin ikusi nuen nola hondatzen zuten nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna…

2024ko martxoaren 12a

Joan Mari Torrealdai, Euskaldun Egunkariaren administrazio kontseiluko lehendakaria, atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.
“Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago.

Pieza eszeniko hau sortzeko egun hartan hutsik geratutako carpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi dugu biluztasuna.

Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan ikerketa bat abiatzen.

“Joan Mari Torrealdai beka” jarri zuten martxan Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak. Hori izan da Metrokoadroka kolektiboaren ikerketa eszeniko hau abiatzeko pizgailua.

Metrokoadroka Sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteriako artista sare batek sortu genuen 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez.


Taldea


Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Antzezleak: Intza Alkain, Javier Barandiaran.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Produkzioa: Josu Zubia.

Saioak

12 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA.

Lorazaina: Loraldia.eus:
12 €

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

60 min.

TOP