ARGENTINA
«Handien lurrina du Argentinak, Camaronena eta Paco de Luciarena, adibidez; Argentina handia da, eta harekin abesteak handi egiten nau». Pancho Céspedes
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Argentina flamenko-kantaria izango dugu Arriaga Antzokian, flamenkoaren munduan gaur egun dagoen ahotsik sendoenetakoa eta nabarmenetakoa. Artista huelvar hau interpretazio-bikaintasunaren bila dabil etengabe, bertsio freskoa eta irudimentsua eskaintzeko, bere ñabardura pertsonalekin. Arriskatzen duen flamenko-kantaria da, azken aldian indarra galduz joan diren estiloak txertatzen baititu. Estilo horiek berreskuratzen ditu, eta dimentsio harrigarri eta ederra ematen die.
Idilio con La Habana diskoan, pasioz eta nostalgiaz beteriko musika-bidaian zehar eramango zaitu Argentinak, non flamenkoaren, soinu kubatarraren, saltsaren eta boleroaren erritmoek harmonia ezin hobean egiten duten bat. Murgil zaitez disko liluragarri horrek transmititzen duen Habanaren xarman eta magian. Zuzenean, beste dimentsio bat hartzen du, eta berekin eramango zaitu lehenbiziko akordetik. Goza ezazu soinu-idilio horrekin!
Saioak
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: