"Cuartitos" foyer-ean

Antton Valverde, Miren Agur Meabe & Anjel Lertxundi

Literatura Eta Musika Euskaraz Antton Valverdek eta Miren Agur Meabek, Anjel Lertxundiren partaidetza ere izango duen musika eta poesia errezitaldia eskainiko dute, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren barruan. Hitzak hots izeneko errezitaldia foyerrean eskainiko da. Anjel Lertxundik musikaren eta poesiaren inguruko hitzordua proposatzen eta aurkezten digu, Antton […]

2017ko martxoaren 27a

Literatura Eta Musika Euskaraz

Antton Valverdek eta Miren Agur Meabek, Anjel Lertxundiren partaidetza ere izango duen musika eta poesia errezitaldia eskainiko dute, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako “Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren barruan.

Hitzak hots izeneko errezitaldia foyerrean eskainiko da. Anjel Lertxundik musikaren eta poesiaren inguruko hitzordua proposatzen eta aurkezten digu, Antton Valverderen eta Miren Agur Meaberen eskutik. Bertan, Valverdek musikatutako zortzi kanta berriak interpretatuko dituzte. Literaturaren, kazetaritzaren edo filosofiaren alorretan idatzizko hitzaren erreferentzia diren bost euskal emakumeren hitzekin eta poesiarekin jantzitako zortzi abesti dira, Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Arantxa Urretabizkaia eta Arriaga Antzokiko errezitaldian bere ahotsa eta sorkuntzarako gustu bikaina jarriko dituen Miren Agur Meabe bera.

Saioak

Día 27. 20:00 h.

Prezioa

15 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: 12 euro

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP