“Ante Romea y Julieta” ikuskizunean Shakespearen tragedian sakontzen da eta gaur egunera ekartzen da elkarrizketari modu itsu eta galgarrian muzin eginez bizi diren nazio eta familien gaia. Maitasuna, familia, boterea, anbizioa, ezinikusia… denak ere giza-miseriaren osagaiak eta gizadiaren historiaren zutabeak.
RESAD-Real Escuela Superior de Arte Dramático eskolan beren ikasketak bukatu ondoren, eta bakarka abiatutako esperientzia zenbaiten ostean, Interpretazioko bi lizentziatuk -Victor Algrak eta Lucía Astigarragak-, eta Eszena Zuzendaritza eta Dramaturgiako bi lizentziatuk -Antonio Domínguezek eta Rosell Murillo Lechugak- Barluk Teatro taldea sortzea erabaki zuten.
Taldea
Aktoreak: Lucía Astigarraga eta Víctor Algra
Eszena-Zuzendaritza eta Dramagintza: Antonio Domínguez eta Rosell Murillo Lechuga
Saioak
Prezioa
14 euro