Antzerkia

AMISTAD

Juan Mayorga

Bizitzari, oroitzapenei, adiskidetasunari eta denboraren igarotzeari buruzko gogoeta, umorez eta pentsamenduz betea.

2023ko martxoaren 30tik, apirilaren 01ra

«Umetatik lagunak diren eta era guztietako jokoak partekatu dituzten hiru adiskidek bizitzari eta heriotzari iseka egiteko jokoa —agian azkena— egingo dute gaur. Joko arriskutsua da, adiskidetasuna bera jarriko baitute jokoan.

Adiskidetasuna. Gizontasuna. Heriotzaren beldurra. Traizioa. Sexua. Maskulinitatea. Feminitatea. Emaztea. Bestearen emaztea. Bestearen maitasuna. Azken batean, bizitzari, oroitzapenei, adiskidetasunari eta denboraren igarotzeari buruzko gogoeta, umorez eta pentsamenduz betea. Barre-algara segurua ikuslearentzat, Juan Mayorgaren filosofiaz betea, zeinak obra hau idatzi baitzuen bizitzak oparitutako lagunengan pentsatuz.


Taldea


Testua: Juan Mayorga
Zuzendaritza: José Luis García-Pérez
Zuzendaritzako laguntzailea: Carlos Martínez-Abarca
Antzezleak: Ginés García Millán, José Luis García-Pérez, Daniel Albaladejo
Eszenatokiaren diseinua eta jantziak: Alessio Meloni
Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe (AAI)
Soinu-espazioa: Ana Villa, Juanjo Valmorisco

Saioak

30 - 19:30h.

31 - 19:30h.

1 - 19:00h.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP