Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke. Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.

Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, morroi gisa. Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean.


Taldea


Egilea: Patxo Telleria
Zuzendariak: Jokin Oregi, Patxo Telleria
Antzezleak: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre
Soinu espazioa:
Adrián García de los Ojos
Eszenografia eta objetuen sorkuntza: Pedro Rojo (EL Cajón).
Jantziak: Betitxe Saitua
Argiztapena: David Rodriguez
Zuzendari laguntzailea: Ander Rovira.
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia
Banaketa eta komunikazioa: Myriam Garzia

Saioak

9 - 19:30.
10 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP