Kontzertuak

ALBERT PLA

¿OS ACORDÁIS?

Artista polifazetikoa, hunkitzeko, nahasteko eta harritzeko ahalmen amaigabea duena.

2022ko apirilaren 07a

¿Os acordáis? du izenburua Albert Plak pandemian konposatutako azken abestietako batek, konfinamenduak adina irauten duen konposizio luzeak. Plak ironiaz hausnartzen du koronabirusaren krisiak munduan izan duen inpaktuari buruz.

Musikaria, abeslaria, aktorea, idazlea, pailazoa, bufoia… Artista paregabe horietako bat da Albert Pla, polifazetikoa eta transgresorea, hunkitzeko, nahasteko eta harritzeko ahalmen amaigabea duena. Ez du inor axolagabe uzten. Oraingoan, bakarrik igoko da agertokira, lagungarririk gabe, bere abestiak antzezteko eta ezohiko poetika suntsitzaile eta sutsuko ikuskizun bat lortzeko duen indarrarekin. Ikuskizunean, abesti berriak eta bere ibilbideko abesti enblematikoak joko ditu, bakarrizketaren batekin nahastuta.


Taldea


Ideia originala: Albert Pla
Musika eta abestiak: Albert Pla
Zuzendaritza: Albert Pla
Irudiak: David Ruano
Diseinu grafikoa: Jordi Rins
Produkzioa: Pedro Páramo

ANTZEZLEAK
Pertsonaia: Albert Pla

Saioak

7 - 19:30h.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP