Albert Plak bidaia kutun eta pertsonal bat proposatzen digu oraingo honetan, antzerki musikal, kontzertu edo errezitaldi teatralaren formatuan. Haurtzarotik hiltzen garenera arte, badago mamu bat, gure buruan bizi dena eta gure pentsamenduek elikatzen dutena: beldurra. Eta beldurrak sortzen dizkigun sentsazio, zirrara eta sentimenduetan barrena ibiltzen gara bizi osoan zehar.
Agertokian ohiko beldurren errepaso ironikoa egingo du Plak; norberarenganako beldurra, setiatzen gaituzten mamuak, heriotzak eragiten duen beldur ikaragarria… Bata bestearen atzetik, abestiak aletuko ditu Plak, norberaren beldurrei aurre egiteko bitarteko gisa. Eta amaitzeko, barrearen katarsia, askapena.
Taldea
Jatorrizko ideia: Albert Pla
Antzezlea: Albert Pla
Zuzendaritza: Pepe Miravete
Musika eta abestiak: Albert Pla, Raul “Refree”
Arte diseinua: Mondogo
Bisualak: Nueveojos
Soinu espazioa: Judit Farres
Eszenografia: cube.bz
Argiztapena: Russo
Soinu teknikaria: Miquel Ruano
Bideo teknikaria: Xavier Gibert
Ekoizpena: Complejo Teatral
Saioak
19:30
Prezioa
8,50 - 25 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak:%20tik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 20 minutu