Concierto – Espacio Foyer

ADRIANA VIÑUELA Y ELISA RAPADO

LOS TALENTOS PERDIDOS DE LA REPÚBLICA
LIED ARRIAGAN

Espainiako Gerra Zibilak etendako korronte intelektual eta artistikoei eskainitako omenaldia.

2024ko maiatzaren 08a
Sarrerak erosi

Los talentos perdidos de la República kontzertuaren egitarauak omenaldi bat egiten die 1936an Espainiako Gerra Zibilarekin batera etendako korronte intelektual eta artistikoei. Artisten hilketak eragindako kalte kalkulaezinaz gain (Antonio José konpositorearenak, esaterako), herrialdeko talenturik sendoenetako batzuk erbesteratu izanak Espainiako gerraosteko lugorri filosofikoa ekarri zuen.

Cibrán Sierra biolin-jotzailearen arabera, «horrek hain kultur substratu kaskarra ekarri zuen, non oraindik ere haren azken hondarrak igartzen baitira». Pobretze intelektualaren eta musikalaren beste ondorio bat hauxe izan zen: urte asko pasatu behar izan dira zenbait autore errepresaliatu eta erbesteraturen musika estreinatzeko; adibidez, María Rodrigorena eta María Teresa Prietorena. Errezitaldi honek obra horietako batzuk eta haien konpositoreak ezagutarazi nahi ditu.

DESKARGATU EGITARAUA


Taldea


Sopranoa: Adriana Viñuela.
Pianoa: Elisa Rapado.

Saioak

8 – 19:30 h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP