Denboran ezinezko atzera-aurrerak eginez, LOS SECRETOS taldeak bere bizitzaren, musikaren eta horietan parte hartu zuten pertsonen historia kontatuko digu.

A TU LADO Espainiako pop musikaren historia bizi (eta aldatu) zuen talde baten testigantza paregabea da, eta, orain, ikusleekin partekatu nahi du.

A TU LADO ikuskizunean, taldeko kideek lehen pertsonan kontatuko dute LOS SECRETOSen historia, eta taldearen ibilbidea eta egoerak azalduko dituzte; izan ere, talde mitiko hau gabe ezin da Espainiako azken 45 urteetako musikaren panorama ulertu.

Musikari dagokionez, abestirik enblematikoenek osatuko dute soinu-banda, eta bikain aberastuko dute istorio zirraragarri hau. Hala, lehen aldiz, Déjame, La Calle Del Olvido, Ojos de Gata, Por El Bulevar De Los Sueños Rotos edo Pero A Tu Lado abestiak narrazio-tresna izango dira, eta lana musikaz hornitzeaz gain, izaera dramatikoa emango diote. Abesti horiek nola sortu ziren ikusiko dugu, eta haietako bakoitzak zer esan gura izan duen LOS SECRETOS taldeko kideen eta jarraitzaileen bizitzetan.

Gau paregabe batean, Espainiako musikako talderik garrantzitsuenetako baten jaiotzaren, amaieraren eta berpizkundearen lekuko izango gara, taldearen historia ez ezik hainbat belaunaldiren historia ere osatzen duten abestien bidez.


Taldea


Artistak: Álvaro Urquijo, Ramón Arroyo, Jesús Redondo, Juanjo Ramos, Santi Fernández. Txetxu Altube, Javier Orán, Cecilia Gala.
Gidoia eta zuzendaritza: Victor Conde.
Eszenografia eta atrezzoa: Pizarro studio.
Jantzien diseinua: Efrén Latorre.
Argiztapenaren diseinua: Lola Barroso (A.A.I.), Arturo Bengoa.
Soinu diseinua: Pedro Galán, Deme Gómez.
Mugimenduen zuzendaritza: Amaya Galeote.
Koprodukzioa: Som Produce, 30 años.

Saioak

21 – 19:00 h.

Prezioa

22 - 54€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 15eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP