50 ANIVERSARIO ORQUESTA MONDRAGÓN
Musika, umorea, gonbidatu bereziak eta urtebetetze-festa erraldoia, taldearen historia eta unerik onenak gogoratzeko.
2026an, Orquesta Mondragonek mugarri historiko bat biziko du: 50 urte agertokien gainean. Taldeak abentura musikalak, rocka, bluesa, popa eta umore lotsagabea eskaini dizkigu mende erdiz, eta aparteko fenomeno bihurtu da Espainiako herri-kulturan. Ibilbide hori ospatzeko, taldea ikuskizun berezi batekin itzuli da, urtebetetze-festa handi batekin. Publikoak bidaia bat egingo du taldearen historian zehar, Donostian, Bilbon eta Madrilen eman zituen lehen kontzertuetatik hasi eta erreferente sortzaile eta apurtzaile gisa izan duen proiekziora arte. Agertokiaren gainean, omenaldia egingo zaie bide horretan arrastoa utzi duten musikari, kolaboratzaile eta lagunei: taldearen iruditeriari forma eman zioten artista eta ilustratzaileei, nahiz disko, agertoki eta proiektu ahaztezinak partekatu dituzten bidelagunei. Bertan izango dira belaunaldi batzuentzat adierazgarriak izan diren abestiak, kontzertu enblematikoen oroitzapenak eta Orquesta Mondragonen bereizgarri izan diren ezustekoak.
Tarta sinboliko handi batek egingo du buru ospakizunean, eta keinuak, omenaldiak eta ustekabeko uneak sortuko dira hortik, oroimena eta bizitasuna, lotsagabekeria eta emozioa uztartuko dituen ikuskizun batean. 50. urteurrena ez da iraganaren errepaso soil bat izango, orainaren berrespena ere izango da: Orquesta Mondragonek errepidean jarraitzen du, bizirik eta kementsu, festak aurrera jarraitzen duela erakusteko prest.