Ospakizun oso berezi batek Arriaga Antzokira ekarriko du, berriz, Gontzal Mendibil. Kontzertu honetan, abeslari arratiarrak 50 urteko ibilbidean sortutako abestiak entzuteko aukera izango dugu, dagoeneko herri-ondarearen barruan dauden abestiak: Bagare, Laster, Kapitalismoak, Herria maitatzeko, Ez bedi galdu euskera, Memorian, Merezi ote, Ama Gorbeia… eta berriago beste batzuk. Gainera, gogoratu behar da, mende erdi honetan hainbat musikal sortu eta ekoitzi dituela Gontzal Mendibilek: Iparragirre, Olentzaro, Gandiaga, Arrupe, Gau Magikoa, Hazia…

Gorbeiako haizeak musika onez jantzitako abestiak ekarriko dizkigu Bilbora, Easo Abesbatzaren eta musikari handien parte-hartzearekin.


Taldea


Ahotsa eta gitarra: Gontzal Mendibil
Abesbatza: Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda, Josu Elberdin
Ahotsak: Ainhoa Tabuyo, Maddi Otamendi
Dantzariak: Beti Jai Alai Dantzak
Pianoa: Jose Luis Canal
Gitarra akustikoa eta buzukia: Angel Unzu
Gitarra elektrikoa: Raul Vera
Gitarra eta mandolina: Alberto Rodríguez
Akordeoia: Iñaki Diéguez
Baxua: Rober Caballero
Bateria: Kepa Calvo
Saxoa, Flauta: Jou González

Soinua: Angel Katarain
Argia: Jorge Urrejola, Tim Habegger
Proiekzioak: Carl Watermark

Saioak

26/10/2025 19:00 h.

Prezioa

15-28€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP