Elkarrizketa

Cristina Castaño

"Horren aberatsak diren pertsonaiak interpretatzeko zortea duzunean, ez zara nekatzen"

"Horren aberatsak diren pertsonaiak interpretatzeko zortea duzunean, ez zara nekatzen"

Garai guztietako kabaret ospetsuenak, Kit Kat berlindarrak, bere ateak irekiko ditu Arriaga Antzokian, datorren abenduak 1ean. Cristina Castaño Bilbon geratuko da bizitzen hilabetez, mende erdia ospatzen duen musikalean Sally Bowles-ena egiteko. Aktoreak utzi berri du ospea eman zion ‘La que se avecina’ seriea erronka profesional berriak bilatzeko.

– Zenbat bider ikusi duzu Liza Minnelli-ren filma?

– Birritan. Lehenengo aldiz duela uste asko eta, bigarren aldiz, castingaren aurretik. Ez nuen maisulan batez kutsatu nahi, neure Sally sortu nahi nuen.

– ‘Cabaret’ musikalak garai asaldatuetan kokatutako maitasun-historia bat kontatzen du. Egungoak bezalakoa.

– Beldurra ematen du. Nazismoaren antzeko ideologiak birsortzen ari direla ikustean, oroimenik ez dugula ohartzen zara. ‘Cabaret’ indarrean dago, ispiluaren aurrean jartzen baikaitu, gizakia noraino iristeko gai den ikusteko.

–Historiak, ikaragarria, Kit Kat-en sartuta amaitzen du. Bizi dugun garaian gertatzen denetik aparte ezin dugu bizi. 

– Ez zure garaian ez zure bizitzan gertatzen zaizunetik. Sally Bowles-ek ez du kanpoan zer gertatzen den ikusi nahi, baina, azken batean, berari zer gertatzen ari zaion ikusi nahi ez duelako egiten du. ikuskizunaren glamourean baino ez du bizi nahi eta izar bihurtzearekin egiten du amets.

– Sally Bowles ikono den pertsonaia da, aktorearentzako azterketa.

– Aktore guztiek ez dute hura interpretatzeko aukerarik, historiara pasatzen zara. Hamar urte igaro dira Espainian aurreko bertsioa egin zenetik eta beste hamar ere igaroko dira berriro ere horrelako ezaugarriak izango dituen beste produkzio bat egiterako. Eta hor egongo naiz ni. Amets bat da.

– Astean musikaleko zortzi funtzio txandakatu zenituen ‘La que se avecina’ seriearen grabazioarekin.

– Publikoari esker egiten duzu. Garai horretan bezainbat energia ez dut inoiz eduki. Horren aberatsak diren pertsonaiak interpretatzeko zortea duzunean, ez zara nekatzen. Nigan energia handiko eta oso aktiboa den pertsona aurkitu dut. Orain kostatzen ari zaidana geldirik egotea da. Maila artistikoan betetzen ez nauen zerbait egingo banu, ziur nekatuta egongo nintzatekeela, orduan funtzionario bihurtzen baitzara. (O. Belategui-k egindako elkarrizketaren laburpena)

Profila

 

Saioa

Cabaret

Beste elkarrizketak

TOP