Kontzertuak

Tosta

OREKA TX + Frisia, Eskozia, Gales, Kornualles, Galizia eta Irlandako artistak + Kukai dantzako bi kide

2018ko Apirilaren 29a

“Tosta” hitzak ontzi txiki bateko bankua esan nahi du, eta Europako itsasertz atlantikoko hizkuntza gutxitu askotan agertzen da. Hizkuntza gutxituak dituzten herrialde eta kulturetako 10 musikarik/ abeslarik osatzen dute Tosta Banda. Denak ere erreferentziazkoak Eskozian, Frisian, Galesen, Kornuallesen, Galizian, Irlandan eta Euskadin, eta elkarrekin partekatzen dutenak beren sustraiak nahastu eta zabaltzeko gogoa. Musika eta dantza ere uztartuko dituzte, Kukai taldeko dantzariak eta dantza zeltako Kornualleseko dantzari bat lagun dituztela.

Kultura horietako instrumentuak, estiloak, erritmoak eta dantzak elkarrekin batuko dira sustrai horietako abestiak berrinterpretatu eta berrasmatzeko eta horrela eskaintzeko kontzertu-ikuskizun paregabe bat, indar bisual eta musikalez betea eta txikitasunaren eta aniztasunaren garrantzia islatzen duena, zeren kantuak dioen bezala, “…txikiak izan arren, elkarrekin sumendia gara!”

 

Hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetako musika eta dantzetan elkartutako sustraiak


Taldea


Musikari eta abeslariak:

OREKA TX, Harkaitz M. de San Vicente eta Mikel Ugarte (egurrezko eta harrizko txalapartak), Mixel Ducau (alboka, kitarra, klarinetea, saxo eta ahotsa) eta Iñigo Egia (perkusioak).

EUSKADI:
Ixi Jauregi (txalaparta eta ahotsa).

ESKOZIA: Rona Wilkie (bibolina eta ahotsa).

GALES: Gwilym Bowen Rhys (mandolina, kitarra eta ahotsa).

IRLANDA: Caoimhín Ó Fearghail (irlandako gaita, flauta, buzukia eta ahotsa).

FRISIA: Marit Talens (perkusioak eta ahotsa).

KORNUALLES: Bec Applebee (dantza keltiarra, perkusioak eta ahotsa).

GALIZIA: Mónica de Nut (perkusioa eta ahotsa). 

 

Dantza:

​Kukai Dantza-ko bi kide.

Saioak

19:00 

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era
TOP