“Geure Monteverdi” dokumentu honetan joan-etorrian aritzen den bat da, dokumentu, harridura, galdera, historia eta performance artean

2017ko Azaroaren 14tik 15ra

Claudio Monteverdi-k, bere zortzigarren liburua argitaratu du: Madrigali guerrieri, et amorosi con alcuni opuscoli in genere rappresentativo, che saranno per brevi episodi fra i canti senza gesto (1638), hemeretzi urte isilik eman ondoren. Veneziako argitaletxeen krisiak eta peste epidemiek eragindako depresio ekonomikoak, nolabait, isilune hau azaldu dezakete. Denbora horretan, madrigala zalantzarik gabeko ezaugarriez hornitutako genero bat izatetik itxura heterogeneo anitz barne hartzera pasa zen. Hala ere, bere helburuak giza grinak irudikatzea izaten jarraitzen zuen, oratione (testu poetikoa) eta armonia (musika) arteko loturaren bidez.

Hirurehun eta hirurogeita hemeretzi urte ondoren eta begirada Claudio Monteverdi heterogeneo horrengan jarrita dugula, Horman Poster-en dramarako proposamena zenbait galdera soiletik abiatu da: Zein esanahi dute gaur egun Monteverdiko madrigalek? Nola gerturatzen gara hainbesteko antzinako modernitatera? Gaur egun zer deritzo XXI. mendeko nerabe batek XVI. mendeko Madrigal batzuen polifoniari? Zein da gure jarrera, mendez mende kolonialismoan eta basakerian aritu ondoren, hain edertasun zoragarriaren aurrean? Agian Monteverdi beste artista eskasa izan zen? Zein izan zen ohiko elitearen zerbitzuarekin izandako harremana?

Geure Monteverdi” dokumentu honetan joan-etorrian aritzen den bat da, dokumentu, harridura, galdera, historia eta performance artean. Antzerkia hiltzear dagoen bitartean, lirikak aurpegira tu egin digu eta kultur mirari baten lekuko bilakatu gaitu.

                                                                                                                                              HORMAN POSTER

 

Musika

Su, su, su, pastorelli vezzosi (C. Monteverdi)

Non partir ritrosetta (C. Monteverdi)

Chi vuol aver felice e lieto il core (C. Monteverdi)

Lamento della ninfa (C. Monteverdi)

Dolcissimo uscignolo (C. Monteverdi)

Hor che ’l ciel e la terra (C. Monteverdi)

Vago augelletto che cantando vai (C. Monteverdi)

Ardo, avvampo, mi struggo (C. Monteverdi)


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa: HORMAN POSTER Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

EKOIZPENA ARRIAGA ANTZOKIA

Saioak

20:00 

Prezioa

18 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: 13 euro
TOP