Antzerkia

Inconsolable

Bere dolua partekatzen du ezezagunerantz abiatutako bakarrizketa batean

2018ko maiatzaren 23tik 24ra

Berrogeita hamar urteko gizon bat oholtza gainean, inolako itzulingururik gabe murgilduko dena hizketaldi intimo, buru-argi eta hunkigarri batean. Oholtzatik azalduko digu bere aitaren arestiko heriotza gertakari garrantzitsua izan dela bere bizitzan. Harriturik gertakari horren eraginagatik -sekula ez zukeen imajinatuko halakorik- entzule guztiekin partekatu nahi du bere doluaren lehen berrogei egunetako ibilbidea.

Iduri du dena kontrolpean duela, baina batbatean, konturatu ere egin gabe, bakarrizketa beste terreno batera igarotzen da. Iluntasuna eta tragedia nagusituko dira oholtza gainean, gero eta handiagoak diren etsipen eta bertigorantz, eta halako batean, horra agerpen misteriotsu bat, defi nitzeko zaila dena eta hizketaldiaren bukaera azkartuko duena.

Antzerki proposamen bikaina, Zentro Dramatiko Nazionalaren kalitatezko zigilua duena.


Taldea


Textua: Javier Gomá
Zuzendaria: Ernesto Caballero
Aktorea: Fernando Cayo
Eszenografia: Paco Azorín
Argiztapena: Ion Anibal
Jantzia: Juan Sebastián Domínguez
Musika eta soinu espazioa: Luis Miguel Cobo


Produkzioa: Centro Dramático Nacional

 

TOP