“Opus” lana indarrez, birtuosismoz eta poesiaz gainezka dago. Hamar akrobatek eta soka kuarteto batek gugana dakarte Dmitri Shostakovich konpositore errusiarraren, XX. mendeko konpositore handienetako baten, musika liluragarria. “Opus” honetan tentsio bizian elkartzen dira musikaren dramatismoa, muturreko akrobaziak, mugimendu lirikoa eta talde koreografia.

Circa Australiatik dator zirku garaikideari buruzko bere ikuspegi berri eta ausartarekin, lan honetan islatzen duenarekin. Aztergai dira hemen gizakiaren eta taldearen arteko harreman konplexuak, historiaren bilakaeraren eta bihotzaren aginduen artekoak, tragikoaren eta komikoaren artekoak. Gorputzaren mugimendua musikaren erritmora, gizakiaren adierazpen gorena bihurturik


Taldea


Zuzendaria: Yaron Lifschitz
Ekoizlea: Danielle Kellie
Zuzendari teknikoa eta argien diseinua: Jason Organ
Jantzien diseinua: Libby McDonnell
Eszenografi aren diseinua: Yaron Lifschitz, Jason Organ
Quatuor Debussy kuartetoa: Christophe Collette, Marc Vieillefon, Vincent Deprecq,
Cédric Conchon
Debussy Soinu ingeniaria: Christophe Germanique

Zirkuko 10 artista

TOP