Antzerki musikala

EL OTRO DEL 27

RAFAEL DE LEÓN

Abesti-idazle arrunta? Jenioa? Parnasoko ateak irekitzeko garaia da, Rafael de León sar dadin...

2027ko ekainaren 11tik 12ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Tatuaje, Ojos verdes, Y sin embargo te quiero, A tu vera, Rocío, La Zarzamora, María de la O… garai hartako Espainia koloreztatzen zuten koplak dira, Rafael de Leonek (Valle de la Reinako markesak eta Gómarako kondeak) herrirako idatzitako herriaren istorioak. Sevillar nobleak uko egin zien bere tituluei, Federico García Lorca adiskidearen arrastoari jarraitzeko eta poesian aritzeko. Hartan zebilela, beste jenio bat gurutzatu zitzaion bidean, Manuel Quiroga sevillar konpositorea. Hark bere abestiei letrak jartzera gogatu zuen Rafael; zortzi milatik gora Quirogaren beraren hitzen arabera. «Abesti-idazle arrunta» batzuentzat, poesiaren jenioa beste batzuentzat, Horazio errezitatzen zuen intelektuala eta parrandazale gautxoria, sevillar serioa eta maritxu iskanbilatsua… Ahaztuen artean gogoratuena, eta alderantziz.

Pedro Casablancek egingo du Rafael de Leonen rola. XX. mendeko espainiar kulturako pertsonaiarik enigmatiko eta eragingarrienetakoa da, biziberritu egin dena zauritu eta sendatzen gaituen istorio bat kontatzeko, aurrez aurre jartzen gaituen, adiskidetzen gaituen eta orain arte herri-kulturaren aurrean «goi-kulturatzat» hartutakoari buruzko eztabaida sortzen duen istorioa. Juan Valderramak jarriko du musika, hura ere Federico García Lorcaren azalean sartuz. Carlos de Austria Manuel Quiroga izango da, eta Roko jaendarra, berriz, Imperio Argentina eta Margarita Xirgu. Musikari handiak izango dituzte lagun, eta Santiago Sánchezen eta Víctor Lucasen zuzendaritzapean arituko dira guztiak.


Taldea


Testua eta dramaturgia: Santiago Sánchez, Víctor Lucas.
Antzezleak: Pedro Casablanc, Juan Valderrama, Roko, Carlos de Austria….
Musika-konposizioa: Juan Valderrama, Rubén Levaniegos.
Musika-testuak: Rafael de León (cedidos por su heredera Reyes de León).
Eszenografia: Luis Crespo.
Argiztapenaren diseinua: Félix Garma.
Jantzien diseinua: Gabriela Salaberri.
Soinuaren diseinua: José Luis Álvarez.
Bideo-eszena: Amador Artiga.
Koprodukzioa: Teatros del Canal, La Junta de Andalucía, Vertigo Producciones.

Saioak

11/06/2027 19:30 h.
12/06/2027 19:00 h.

Prezioa

22-42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP