Antzerkia

Obabakoak

Calixto Bieitok eszenara eraman du nazioartean gehien zabaldu den euskal eleberriaren arnas poetikoa

2017ko Urriaren 18tik 21ra

Bernardo Atxagak 1988. urtean “Obabakoak” aurkeztu zuen, alegia, azken hamarkadetan gehien saritu den euskal eleberria. Bertan, OBABAKO unibertso literarioan barneratzen gaitu, Macondo, Yoknapatawpharekin ahaidetutako lurraldea, edo Eskualdea, non pertsonaia desberdinen istorioak gertatzen diren, besteak beste: bere gutunen bidezko amodio  istorioa gogora ekartzen duen geografiako irakaslea, bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen andereño gaztea, kalonje eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, edo eskolako argazki zahar bat handiagotzerakoan xehetasun harrigarri bat aurkitzen duen idazlea…

Calixto Bieitok, Europako zuzendari ospetsuenetariko eta antzoki honen arduradun artistikoa, bere gain hartu du literatur lan honen arnas poetikoa eszenara eramateko erronka, alegia: nazioartean arrakasta handiena izan duen euskarazko liburua.

Bieito egokitzapen aske honetan, pertsonaiak amodioz, desioz, oroigarriz, beldurrez eta zalantzez beteriko giza pertsonaia bezala agertzen dira. Haurtzaroaren urrutiko eta antzinako mundu horretan gertatzen diren istorioak, non Freud izena ez zegokion gure hiztegiari. Mundu bat fantasiaz, ikuskizunez beteta, irudiak memoriaren gauean, eta gure izakiaren txoko ezkutuenetan gordeta.

Obabakoak konposizio poetikoa, bisuala eta fisikoa izango da, eta bertan animaliak gizakiekin eta basoak gure kideekin nahastuko dira. “Gesamtkunstwerk” txiki bat.

 

Antzezlana bi bertsiotan eskainiko da: euskaraz eta gazteleraz (Azaroaren 23tik 26ra)

 

Obabakoak eta Bernardo Atxaga mintzagai

Antzezlana eszenaratzearen harira, urriaren 19an, 20an eta 21ean, arratsaldeko euskarazko emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago (19:30etatik aurrera), Obabakoak eta bere autore Bernardo Atxaga mintzagai izango dituen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteak. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.

 

Ikuskisuna BBK-ren kolaborazioarekin


Taldea


Obabakoak, Bernardo Atxagarena

Bertsioa eta zuzendaritza: Calixto Bieito

Eszenografia: Susanne Gschwender

Argiztapen Diseinua: Michael Bauer

Proiekzioak: Sarah Derendinger

Jantzi diseinatzailea: Sophia Schneider

Zuzendaritza-laguntzaileak: Tim Jentzen, Lucía Astigarraga

Interpreteak: 

Joseba Apaolaza

Ylenia Baglietto

Gurutze Beitia

Ainhoa Etxebarria

Miren Gaztañaga

Iñake Irastorza

Karmele Larrinaga

Itziar Lazkano

Koldo Olabarri

Lander Otaola

Eneko Sagardoy

 

Arriaga Antzokiko ekoizpen berria

Erabateko estrenaildia

 

TOP