Zalacaín el aventurero eleberrian oinarritutako dantza eta musika ikuskizuna

2017ko Azaroaren 11a

Martín Zalakain, Urbia izeneko herri asmatu bateko gazte euskaldun bat da. Mutiko bihurria, ama galdu ondoren Migel Tellagorri ostalari zaharrak heziko duena. Martinek gorroto du Carlos Ohando, herriko jauntxoa, bere arreba Iñasiz maitemindua dagoena. Iñasik ez dezan buka Carlosen eskuetan, Martinek bere adiskide Bautista Urbiderekin ezkonarazten du. Ezkonberriak Iparraldera aldatzen dira, eta hortik aurrera Bautistak eta Martinek zernahi abentura bizi dituzte.

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri honek abiapuntutzat hartzen du euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero eleberria. Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira Ander Lipus eta Harkaitz Canorekin, literatura eta antzerkia txirikordatuz estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin, beste irakurketa bat egin nahirik gure  herri kulturaren diziplina horretaz. Dantza, jolasa, musika, abestia… adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.


Taldea


Pio Barojaren“Zalacaín El Aventurero” eleberrian oinarritua

Zuzendaria eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz

Eszena zuzendaria eta interpretazioa: Ander Lipus

Testuak: Harkaitz Cano

Musika sorkariak: Marian Arregi etaMikel Urbeltz

Jantziak: Amaia Bueno eta Claude Iruretagoyena

Dantza taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruña), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)

Musikariak:

Eskusoinua: Marian Arregi

Biolina: Mikel Urbeltz

Biolina: Arantzazu Mujika

Harpa: MaiderUrbeltz

Txistua, haize eta perkusio tresnak: Dugunako Musikariak

Dultzaina: Ezpelur

Soka tresnak: Plectro

Saioak

20:00 

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %30era

Durazioa

105 minutu

TOP