Opera

KING ARTHUR

HENRY PURCELL
ERDI-OPERA BOST EKITALDITAN. Kontzertuaren bertsio dramatizatua

ERDI-OPERA BOST EKITALDITAN. Kontzertuaren bertsio dramatizatua

01 june 2024
Buy tickets

King Arthur Henry Purcell konpositore britainiar bikainaren azken lanetako bat da, garai hartako obrarik berritzaileenetakoa, eta 1681 eta 1684 bitartean Charles II.ak edo Charles II.arentzat agindutako lau opera errealetako bat ere bai. John Drydenek, XVII. mendeko Ingalaterran gehien saritutako poetak, testuak idatzi zituen haietako birentzat; King Arthur izan zen horietako bat.

Londresen arrakasta handiz estreinatua, Arriaga antzokira iritsi da King Arthur, aurreko denboraldian Madrilgo Errege Antzokian eta Bartzelonako Palau de la Musican txalo-zaparrada handiak lortu ondoren. Isaline Claeysk egin du antzerkirako bertsioa, Simon Robsonekin lankidetzan. Lionel Meunier da musika-zuzendaria, Vox Luminis Belgikako talde zoragarriaren buru, eta interpretazio-maila oso goian jarri dute, egile ingelesaren erdi-operaren kontzertu dramatizatuaren bertsio honekin. Vox Luminisek, Meunierrek berak 2004an bultzatutako talde entzutetsuak, berriro frogatzen du zergatik deitzen duten munduko musika-tenplurik onenetan jotzeko.

King Arthur kontzertu dramatizatu honetan, Miren Gaztañaga aktoreak narratzaile gisa dihardu, opera dramatiko edo erdi-opera honen zati handi bat ahozko testua baita.


The team


HENRY PURCELL: King Arthur or The British Worthy (opera bost ekitalditan).
Libretoa: John Dryden.
Dramaturgia: Isaline Claeys.
Testuak: Isaline Claeys eta Simon Robson.

Vox Luminis 16 kantarik, 21 musikarik eta narratzaile batek osatzen dute taldea.
Zuzendaria: Lionel Meunier.
Narratzailea: Miren Gaztañaga.

Passes

Day 1 – 19:00 h.

Prices

20 - 42€ /discounts

Friends of Arriaga:
from 25% to 35% DISCOUNT.

Groups, young people, over-65s, unemployed, large families and people with 33%+ disability:
25% DISCOUNT.

Last minute discount (for above-mentioned groups, except Friends of Arriaga and groups):
50% DISCOUNT.

Last minute discount for Young Friends of Arriaga:
70% DISCOUNT.

People with disabilities who use wheelchairs:
50% DISCOUNT (in proscenium balcony and one accompanying person)
TOP