EU EN ES
  • 2019/20 denboraldiko Arriagaren Adiskideen egitarauaren ikuskizun guztiak %25erainoko deskontuarekin.
  • Aukera duzu doan Arriagako lagun bihurtzeko, abendua 2019 - ekaina 2020 denboraldi osorako, eta horren abantaila guztiez gozatuko duzu.
  • Bi txartel mota daude: 40 eurokoa eta 100 eurokoa.

Opari txartelaren jabe bazara,
erosi hemen sarrerak

Salmenta eta
informazio guneak:

Antzokiko leihatila
eta Informazio Bulegoa
94 479 20 36
Erabilera arauak

OPARI TXARTELA ERABILTZEKO ARAUAK

  1. Opari txartelaren atzealdean dago idatzita txartelaren balioa eta iraungitze data.
  2. Opari txartelak aukera ematen dizu Arriagako Lagunen Egitarauko ikuskizunetarako sarrerak erosteko txartelean adierazitako balioraino eta %25erainoko deskontuarekin.
  3. Opari txartelak aukera ematen dizu, baita ere, Arriagako Lagunaren txartel indibiduala dohainik lortzeko.
  4. Nola erosi sarrerak? Txartelaren atzealdean dagoen kodea erabilita Arriaga antzokiko sarrerak online eros ditzakezu. Horretarako, sartu www.teatroarriaga.eus gure web orrian eta aukeratu nahi duzun ikuskizuna eta saioa. Sartu Kodea %25erainoko deskontuetarako eskubidea duten Lagunen atalean. Jarraitu sarrerak erosteko prozedura.
  5. Baldin sarrera online erosi ondoren txartelean saldoa geratzen bazaizu, beste sarrera bat eros dezakezu antzokiko leihatiletan, saldoa agortzeko.
  6. Txartelaren zenbatekoa agortu baduzu, ekarri txartela Arriaga antzokiko informazio bulegora eta hartu alta lagun indibidual gisa. Horren truke dohainik emango dizugu Arriagako Lagunaren txartela (20 euroko balioa du eta diruz trukatu daiteke), aukera izan dezazun denboraldia amaitu arte %25erainoko deskontuarekin erosteko Lagunen Egitarauko ikuskizunetarako sarrerak.
  7. Opari txartelarekin lortutako lagun indibidualaren txartelak ez dizu eskubiderik ematen txartelaren balioa dirutan jasotzeko.
  8. Opari txartela salgai dago Arriaga Antzokiko informazio bulegoan eta leihatiletan.
  9. Arriagako opari txartela erosteko B motako Bizkaiko Kultur Txartela erabil dezakezu.
  10. Opari txartela ezin da diruz trukatu eta ezin da itzuli bere balioa eskudirutan jasotzeko.
  11. Opari txartelean idatzitako iraungitze datan txartela baliogabetuta geratuko da.
  12. Antzokiak ez du bere gain hartuko txartela galdu edo inork ostu nahiz baimenik gabe erabiliz gero sor daitezkeen kalteak.
  13. Opari txartela erosten duenak osorik onartzen ditu opari txartelaren egitarauari aplikatzen zaizkion termino, baldintza eta erabilera-arau guztiak.
  14. Argitasun gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan antzokiko telefonora deituta (944792036) edo posta elektroniko bat bidalita informacion@teatroarriaga.eus helbidera.