Eskola saioak Eskola saioak

Arriaga Antzokiak aurrera jarraitzen du arte eszenikoak hedatzeko eta horien inguruko lan pedagogikoa egiteko apustuarekin, ikasle gazteek goza dezaten, ikasten duten bitartean, eta gure ikuskizunekin esperientzia berria bizi dezaten.

Goizeko saioak programatu ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz, 09:30ean, 11:00etan eta 12:00etan, ikastetxeei zuzenduta bereziki, taldeei egokitutako sarrera prezio murriztuarekin.

Eskola saio programa horren barruan, 2018/19 denboraldian gazteei zuzendutako ikuskizunak hauek izango dira: 

Ghero

Garai zekenak – Tiempos mezquinos

Play off

Macbeth

Aborigenak – Los aborígenes

 

Horiez gain, 2018/19 denboraldian familia osoari zuzendutako ikuskizun hauek ere eskainiko ditugu:

Gau magikoa

Pinoxxio

Abao Txiki Arriagan: El bosque de Grimm, Txanozuritxu, El traje nuevo del emperador, El científico de la ópera

 

Jakina, egitarau hau izaera kulturala eta pedagogikoa duten elkarteei edo ikastetxeei ere badago zuzenduta. 

Zure erreserba tramitatzea edo informazio gehiago lortzea oso erraza da. Egin behar duzun gauza bakarra, emailez gure informazio bulegoarekin harremanetan jartzea da, informacion@teatroarriaga.eus helbidera idatziz, edo  94 479 20 36 telefono zenbakira deituz, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

TOP