Concierto – Espacio Foyer

OMENALDIA FELIP PEDRELL-I

LIED ARRIAGAN

Albeniz, Granados, Falla eta abarren maisu izan zen musikologo eta musikagile handiaren legatuaren aldarrikapena.

2023ko urtarrilaren 17a

Felip Pedrell i Sabaté (Tortosa, 1841eko otsailak 19 – Bartzelona, 1922ko abuztuak 22) hil zeneko mendeurrena beteko da 2022an. Funtsezko figura da Espainiako musikan, eta, garrantzi itzeleko musikologoa den arren, ez da oso ezaguna (ez goraipatua) musika-egile gisa, jarduera hori bigarren mailan geratu baita. Izan ere, Pedrellek lehentasuneko tokia du Espainiako musikaren munduan pedagogo eta musikologo gisa egin duen lanagatik. Herrialdeko iragan musikala ezagutzeko funtsezko ekarpena egin zuen, eta hari zor zaio, besteak beste, Tomás Luis de Victoriaren obra osorik argitaratu izana.

Espainiako musikologia modernoaren sortzailea da, eta musika-kantutegiaren egile (folklore-musikaren esparruan egin zituen ikerketa-lanen bilduma historikoa). Gainera, musikagile ospetsu askoren maisu izan zen, hala nola Albéniz, Granados, Gerhard, Turina eta Fallarena. Emanaldi an, ahots eta pianorako abestien konpositore izan zen Pedrell ezagutuko du publikoak. Hala, frantsesezko, katalanezko eta gaztelaniazko abestien askotariko sorta izango du entzungai.

EGITARAUA

PARTE I

La chanson du pêcheur (T.Gautier)
La dernière feuille (T.Gautier)
Chanson de pirates (V.Hugo)
Lágrimas (J. Toro)
A… cantar (B. Gana)
Acuérdate de mí (anónimo)
Mazurka – Piano solo
Un addio!! (Metastasio)
Barcarola (Metastasio)
Dal primo dì (Metastasio)

PARTE II

La Primavera, op.106 (F. Matheu)
1. La primavera que a estimar convida
2. Cada vegada que et veig
3. De celístia matinera
4. Mirant d’una viola
5. No sé què hi ha en ta mirada
6. Si les floretes de ta finestra
7. Si alguna nit a despertar venia
8. D’ençà que per tot, hermosa
9. Vine, verge beneïda
10. Quan el sol a ta finestra
11. Si pugués un sol instant
12. Cançons d’amor que he dictades


Taldea


Baritonoa: Joan Martín-Royo
Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Saioak

17 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile batekin.
TOP