«Gudak, beste bitarteko batzuk erabiliz bada ere, negozioen jarraipena irudikatzen du. Hemen, ordea, negozio handiak ez daude umilen eskutan eta giza-bertuteak hilkor bihurtzen dira».
Bertolt Brecht

Arriaga Antzokiaren proiektu berri hau, produkzio propioa eta bertako talentuaren alde egiten jarraituz, Buero Vallejoren «Madre coraje y sus hijos» lan ezaguna erreferentzia moduan hartzen duen antzezlana da, Bertolt Brechtena. Maria Goiricelaya, egungo euskal zuzendari gazte kementsu eta irmoenetakoa, Arriaga Antzokiaren lan berri honen moldaketaren arduraduna eta zuzendaria dugu. Emanaldia euskaraz zein gaztelaniaz ikus daiteke.

Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bere bi seme eta alabarekin ankerkeriatik zehar ibiltzen da. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala, istorio tipiko hau biribiltzen da, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren aurretik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.

Egun basakeria telebistaren bitartez erabateko inmunitatez hartzen dugu. «Ama kuraia» honek Suedia, Alemania eta Polonia urruti izatearren, garai zehatzik gabeko gerra-lekura eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena etengabe eguneratzen baitira bere erreferenteak tamalez.

Arriaga Antzokiaren produkzio berria


Taldea


Zuzendaria eta moldaketaren arduraduna: María Goiricelaya
Egilea: Bertolt Brecht
Bertsioa: Antonio Buero Vallejo

Euskarara moldaketa: Kepa Errasti
Toki eszenikoa: José Luis Raymond

Antzezleak: Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Ione Irazabal, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos

Arriaga Antzokiaren produkzio berria

Saioak

Gaztelaniaz

18 - 19:30 
19 - 19:00 
20 - 19:30 
21 - 19:30 
22 - 19:00 

 

Euskeraz

25 - 11:00 
26 - 11:00 
27 - 19:30 
28 - 19:30 

 

Prezioa

7,50 - 21 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP