Informazioa Arriaga Oparitu

Oparitu antzerkia, opera, dantza,kontzertuak, musikalak…
Arriaga Antzokiko opari txartelarekin.

  • Denboraldi honetako (ekainera arte) Arriagaren Adiskideen egitarauaren ikuskizun guztiak %25erainoko deskontuarekin.
  • Aukera duzu Arriagako lagun bihurtzeko, doan eta denboraldi oso honetarako (ekainera arte), eta horren abantaila guztiez gozatuko duzu.
  • Bi txartel mota daude: 40 eurokoa eta 100 eurokoa.

 

Salmenta eta informazio guneak:

Antzokiko leihatila eta Informazio Bulegoa 94 479 20 36

Opari txartelaren jabe bazara, erosi hemen sarrerak

 

Opari txartela erabiltzeko arauak

  1. Opari txartelaren atzealdean dago idatzita txartelaren balioa eta iraungitze data.
  2. Opari txartelak aukera emango dizu denboraldi honetako Arriagako Lagunen ikuskizunetarako sarrerak erosteko (ekainera arte), txartelean adierazitako balioraino eta gehienez %25eko deskontuarekin.
  3. Opari txartelak aukera ematen dizu, baita ere, Arriagako Lagunaren txartel indibiduala dohainik lortzeko.
  4. Nola erosi sarrerak? Txartelaren atzealdean dagoen kodea erabilita Arriaga antzokiko sarrerak online eros ditzakezu. Horretarako, sartu www.teatroarriaga.eus gure web orrian eta aukeratu nahi duzun ikuskizuna eta saioa. Sartu Kodea %25erainoko deskontuetarako eskubidea duten Lagunen atalean. Jarraitu sarrerak erosteko prozedura.
  5. Baldin sarrera online erosi ondoren txartelean saldoa geratzen bazaizu, beste sarrera bat eros dezakezu antzokiko leihatiletan, saldoa agortzeko.
  6. Txartelaren zenbatekoa agortu baduzu, ekarri txartela Arriaga antzokiko informazio bulegora eta hartu alta lagun indibidual gisa. Horren truke dohainik emango dizugu Arriagako Lagunaren txartela (20 euroko balioa du eta diruz trukatu daiteke), aukera izan dezazun denboraldia amaitu arte %25erainoko deskontuarekin erosteko Lagunen Egitarauko ikuskizunetarako sarrerak.
  7. Opari txartelarekin lortutako lagun indibidualaren txartelak ez dizu eskubiderik ematen txartelaren balioa dirutan jasotzeko.
  8. Opari txartela salgai dago Arriaga Antzokiko informazio bulegoan eta leihatiletan.
  9. Arriagako opari txartela erosteko Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera Kultura Bonua (“kultura bonu” izenez ezagutzen dena) eta Bilboko Udalaren Kultura modalitateko Bilbo Bonua erabili ditzakezu.
  10. Opari txartela ezin da diruz trukatu eta ezin da itzuli bere balioa eskudirutan jasotzeko.
  11. Opari txartelean idatzitako iraungitze datan txartela baliogabetuta geratuko da.
  12. Antzokiak ez du bere gain hartuko txartela galdu edo inork ostu nahiz baimenik gabe erabiliz gero sor daitezkeen kalteak.
  13. Opari txartela erosten duenak osorik onartzen ditu opari txartelaren egitarauari aplikatzen zaizkion termino, baldintza eta erabilera-arau guztiak.
  14. Argitasun gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan antzokiko telefonora deituta (944792036) edo posta elektroniko bat bidalita informacion@teatroarriaga.eus helbidera.
TOP