Informazioa BABES eta HIGIENE NEURRIAK

ARRIAGA ANTZOKIAren BABES eta HIGIENE NEURRIAK

Une honetan lehentasun nagusia zure segurtasuna eta osasuna direnez, osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu dugu antzokia. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte. Hau da jakin behar duzun lehenengoa:

  • Maskara:

    Antzoki barruan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

  • Eskuak garbitzea:

    Antzokira sartzean derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea jende guztiaren esku egongo den gel hidro-alkoholikoarekin. Komunetan ere egongo da horretarako xaboia.

  • Antzokia egunero garbitzea:

    Gure instalazioak sakon garbitzen eta desinfektatzen dira egunero: igarobideak, besaulkiak, eskudelak… Komunak gutxienez egunean birritan desinfektatzen dira.

  • Seinaleztapena:

    Antzokiko seinaleztapena berrantolatu dugu. Horrela, sarreratik bertatik, eta antzokiko gune guztietan, igaro beharreko ibilbideak adieraziko dira, distantzia soziala mantentzeko eta jende pilaketak saihesteko.

  • Igogailuak:

    Igogailuak, urritasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek, eta haurdun dauden emakumeek baino ezin izango dituzte erabili, bai eta egoera berezietarako ere.

  • Eskailerak:

    Aretorako sarbidea eta irteera eskaileretatik baino ez dira egingo. Atariko alboko eskailerak gaitu dira, eta baita goialdekoa. Atariko eskailera nagusia antzokiko komunetara joateko baino ez da erabiliko.

  • Komunak:

    Antzokiko komunen erabilera berrantolatu da, eta erabateko lehentasuna dute foyerrean eta atarian daudenak. Mesedez, pazientzia eta denboraz joatea eskatzen dugu, dauden mugak kontuan izanda.

  • Igarobideak:

    Igarobide bakoitzak noranzko bakarra izango du, eta, areto zein komunetara sartzerako orduan itxaronaldia ordenatua izan dadin, igarobideak puntuen bitartez seinalatu dira.

  • Aretoa:

    Aretoaren edukiera murriztu dugu indarrean dagoen araudiaren arabera.

  • Arropazaindegia eta anbigua: :

    Aplikatu beharreko erregulazioen ondorioz, ezin dugu arropazaindegi eta anbigu zerbitzurik eman.

  • Ateak irekitzea:

    Antzokiak emanaldia hasi baino hiru ordu laurden lehenago irekiko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.

  • Besaulkien patiora sartzea:

    Besaulkien patiora ahal den neurrian erdiko atetik sartuko da, eta behar balitz sarrera berrantolatuko litzateke. Emanaldia bukatu orduko, alboko ateak besaulkien patiotik irteteko baino ez dira erabiliko.

  • Besaulkien patiotik irtetea era ordenatuan:

    Emanaldia bukatzerakoan, aretotik irteteko alboko ateak bakarrik erabiliko dira. Megafonia erabiliz, mezuen bitartez adieraziko da irtetzeko ordena, ilaren blokeak eta aretoaren espazioak aipatuz. Bitartean, aipatu gabeko ikus-entzuleek euren besaulkietan itxarongo dute eserita, dagokien txanda heldu arte. Mesedez, izan pazientzia.

  • Eguneratzea:

    Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratuko dira eta horri buruz berri emango da.

Ez dugu zalantzarik. Arriaga antzokira zatozenean zure ardura bakarra ikuskizunaz gozatzea izango da, ez duzu beste ezertaz arduratu beharko.

Zu hartzeko prest gaude!

TOP