Opera

War Requiem

Maisulan bat musika-aldarri gisa gerraren lazturaren aurka

2017ko ekainaren 23tik 24ra

War Requiem, Benjamin Britten-en maisulana, gerraren lazturaren eta suntsiketaren aurkako aldarria da. Calixto Bieito-ren zuzendaritzapean, koru handi batek, haurren koruak, ganbera-orkestrak, orkestra sinfoniko batek, organista batek eta hiru bakarlari bikainek hartuko dute parte bakearen aldeko musikal ahaltsu honetan; izan ere, bakeak II. Mundu Gerraren ondoren estreinatu zen lehenengo aldian bezain beharrezkoa izaten jarraitzen du gaur ere.

War Requiem  Coventry-ko Katedrala berriro irekitzea ospatzeko idatzi zen 1962an; izan ere, 1940an errauts bihurtu zuten bonbardaketa jasan zuen. Eraso horretan, beste 4.000 etxebizitza inguru ere suntsitu ziren.

Britten-en requiema hasiera-hasieratik maisulantzat hartua izan zen kritikaren eta publikoaren aldetik eta, harrezkeroztik, mundu osoan zehar, maiz eskaini izan da. Produkzio ikusgarri honetan, antzokia katedral bihurtuko da haren berreraikitze-prozesuan.


Taldea


Benjamin Britten-en War Requiem

Sopranoa: Natalia Tanasii

Tenorea: Rolf Romei

Baritonoa: Thomas E. Bauer

 

Bilboko Koral Elkartea

Koruko zuzendaria: Enrique Azurza

BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Eszenografia: Susanne Gschwender

Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer

Figuringilea: Ingo Krügler

Zuzendari-laguntzailea: Barbora Horáková

Musika-zuzendaritza: Erik Nielsen

Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito

 

Ultima Oslo Contemporary Music Festival-ekin elkarlanean

Norwegian National Opera & Ballet-a produkzioa

Saioak

Ekainak 23. 20:00

Ekainak 24. 20:00

Prezioa

17 - 65 euro / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP