Antzerkia

Tres mujeres

Hiru ahotsek jarriko diote bizia olerki feminista eta hunkigarri honi

2018ko martxoaren 16tik 18ra

Hiru emakume -Tres mujeres hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, kontrabaxuaren eta kantuaren soinuek lagunduta, amatasuna ardatz duena. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.

Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago. Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.

Arriaga Antzokiaren produkzioa.

Obra bi bertsiotan aurkeztuko da: euskaraz (Martxoak 15)  eta gaztelaniaz (Martxoak 16tik 18ra).

 

LORALDIA jaialdiak ikuskizun honekin bat egiten du, bere programaren barruan sartuz.

 

Kolaboratzaileak

Sarobe

 

Donostia Kultura


Taldea


Tres mujeres, Sylvia Plath-ena

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza eta Ylenia Baglietto

Abeslaria: María Berasarte

Kontrabaxu-musika: Ane López

Euskarako itzulpena: Harkaitz Cano

Escenografia: Fernando Bernués                                                    

Argiztapena: Xabier Lozano                                                              

Ikus-entzunezkoak: David Bernués

Jantziak: Ana Turrillas

Zuzendaritza-laguntzailea: Vito Rogado

Musika-aholkularia: Iñaki Salvador

Produkzioa: Arriaga Antzokia

TOP