Antzerkia

La ternura

Komedia erromantiko bat egurgin eta printzesekin, gaizkiulertu eta abenturekin

2018ko Urtarrilaren 12tik 14ra

Erregina sorgin samar bat eta bere bi alabak Armada Garaiezineko ontzi batean doaz Ingalaterrarantz, Felipe II.ak agindu baitie ezkon daitezela Ingalaterrako aitoren seme batzuekin behin Ingalaterra konkistatu ondoren. Baina Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, beti izan dituelako gainean bere urratsetan agintzen eta bere askatasuna murrizten, eta ez dago prest bere alabek ere gauza bera jasan dezaten.

Shakespeareren komedietako unibertsoan inspiratua, “La Ternura, una comedia de leñadores y princesas” antzezlanean ohartarazten zaigu ezinezkoa dugula maitasunaren kalteetatik babestea, maitatu nahi duenak prest egon behar duelako sufritzeko. Alfredo Sanzolek zuzendutako komedia erromantiko honetan bada denetarik: uharte hutsak, hondoratze ikusgarriak, errege ahulak, egurgin beldurtiak eta artzaintsa oldartsuak


Taldea


Testua eta zuzendaria: Alfredo Sanzol
Espazio eszenikoa eta jantziak: Alejandro Andújar
Argiak: Pedro Yagüe
Musika: Fernando Velázquez

Interpreteak: Paco Déniz, Elena González, Natalia Hernández, Javier Lara, Juan
Antonio Lumbreras, Eva Trancón

Zuzendari laguntzailea: Beatriz Jaén
Eszenografiako laguntzailea eta jantziak: Almudena Bautista

Teatro de la Ciudad eta Teatro de La Abadíaren ekoizpena

Saioak

Urtarrilak 12 eta 13. 20:00 

Urtarrilak 14. 19:00 

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25

Durazioa

2 ordu 10 minutu

TOP