Kontzertuak

Su Ta Gar

Su Ta Gar intimoena eta sentsibleena, betiko moduko garrarekin

2017ko Otsailaren 05a

Su Ta Gar, heavy banda euskaldun nagusiak, duelu elektroakustiko emozionala promesten du agertokian; izan ere, Maitasunari pasioa, bere azken lana, bihotz bakarreko eta bi buruko, akustikoa eta elektrikoa, diskoa da. Barru-barrutik errebeldea den diskoa da, patxadaz dastatzen den horietakoa, “play” botoiari presarik eta antsietaterik gabe emanez. Emozio primarioak, kimuak, elkarrizketak, gitarra eta erritmoaren artean esaldiak, arpegio dotoreak eta aldartetsuak, elektrikoak soilik… entzuten dena Su Ta Gar purua da, baina, aldi berean, aldearen aurpegi ezezagunak ere azaltzen dizkigu.

Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Galder Arrillaga eta Igor Diezek harrituta utziko gaituzte gordina bezain delikatua den albuma zuzenean interpretatzean. Utzi gaituzten pertsonenganako, familiarenganako, hurkoarenganako, Euskal Herriarenganako, naturarenganako… eta musikarenganako maitasuna islatzen duten konposizioen kontrasteak dira, sentiberatasunez betetako eta, aldi berean, guztiz kementsua izango den emanaldia eskainiko digutenak, disko berriko abestiak eta aurrekoetakoak nahastuz.


Taldea


Aitor Gorosabel Garai: Ahotsak, gitarrak eta teklatuak
Xabi Bastida: Gitarrak
Igor Díez: Bajua
Galder Arrillaga: Bateria

Saioak

Otsailak 5. 19:00

Prezioa

12 - 21 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunak: %10

30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak: % 10

Familia ugaria eta langabeak: %25

14 urtetik beherakoak: %35

Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)
TOP