Antzerkia

Strip-tease

Bizitza eranztea, mugarik gabe

2017ko martxoaren 24tik 25ra

Loraldia Festibalak Jokin Oregik, Mireia Gabilondok, Garbi Losadak eta Fernando Bernuesek sortutako lau pieza labur, independente eta berri aurkeztuko ditu. ‘Strip-tease’ izenburuko ekoizpen propio honek sormen prozesuarekin esperimentatzea du helburu. Emaitza, Arriaga Antzokian ikusiko dugu.

Eskarmentu eta prestigio handiko sortzaile hauei strip-tease gaia sormen iturria duen antzezlan bat sortzea eskatu die Loraldiak. Hari probokatzaile honetatik tiraka, biluzteari ekiteko lau era ezberdinen lekuko izango gara. Loraldia Festibalak arrisku artistikoak hartzeko konpromiso irmoa adierazi du lau hazietara eta hona hemen horietako bat.

Hauek dira ‘Strip-tease’ antzezlanaren piezak, 10 eta 20 minutu arteko luzaera dutelarik:

Orduan, ez naiz biluztuko?

Strip-tease hitza entzun orduko irudiak, galderak, kitzika, kezkak, adostasunak, itzal eta argiak pilatzen zaizkigu buruan; haiek eranzten hasi eta ez da erraza jakiten bero edo hotz bukatuko dugun. Lau aktore strip-tease casting batera aurkezten dira. Gorputzak baino, gizarte honen miseriak azalaraziko dira.
Lady Godiva: ikusten ez dena, ez da

 

Antzezlan honetan lehenengo biluzte erreibindikatiboa gogoratzen da. XI. mendean, Lady Godiva izeneko emakume bat Coventry konderri ingeleseko kalez kale paseatu zen, zaldi baten gainean eta biluzik, zergak bajatzeko eskatzeko.


Zutaz blai

Garun paralisia sufritzen du eta gurpildun aulkian mugitzen da Telmo Irureta aktorea. Bere harremanak eta bizipenak abiapuntu hartuta, desio biluztuen eta biluztearen desioak jorratuko dira pieza honetan.


Begirunea

Bere aitonaren gauzen artean aurkitzen duen emakume biluzi baten argazki aurpegi gabearen misterio sentsualak gure narratzailearen jakinmina piztuko du… eta geurea ere bai.
Antzezlan hau Loraldia Festibalaren ekoizpena da Arriaga Antzokiaren laguntzarekin

 

 

Loraldia


Taldea


Orduan, ez naiz biluztuko?
Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi.
Aktoreak: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Lander Otaola eta Getari Etxegarai.

Musika: Adrian Garcia de los Ojos.


Lady Godiva: ikusten ez dena, ez da
Zuzendaria: Garbi Losada

Gidoia: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria

Aktoreak: Klara Mendizabal, Aitor Beltran eta Asier Hernandez

Irudiak: David Bernués


Zutaz blai
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Gidoia: Telmo Irureta, Mireia Gabilondo
Aktoreak: Telmo Irureta, Eneko Balerdi, Haritz Morras, Oskitz Gorrotxategi.
Irudiak: David Bernués
Jantziak: Ana Turrillas

 

Begirunea
Zuzendaria: Fernando Bernués

Dramaturgia: Fernando Bernués, Alfredo Sanzolen lan batean inspiratuta.
Aktoreak: Sara Cozar, Iñaki Rikarte
Argazkiak: Juantxo Egaña

Jantziak: Ana Turrillas

Eszenografia: Fernando Bernués

 

Saioak

Matxoak 24. 20:00

Martxoak 25. 20:00 h. 

Prezioa

de 6,50 a 18€ /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Loraldia:%35

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

60 min

TOP