BBCko Orkestra Filarmonikoak, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, bere indarrak batzen ditu Stephen Rough piano-jolearekin Vaughan Williams, Sergei Rachmaninoff eta Edward Elgar maisuen konposizioak biltzen dituen musika-programa bikaina interpretatzeko.

BBCko Filarmonikoa, basea Salford-eko MediaCityUK-n duena, BBCko sei taldeetako bat da. Horregatik, bere kontzertuetako asko BBC Radio 3 irratiz ematen dira. Nazioarte-mailan ospea duen orkestra izanik, Europa eta Asian barrena ibiltzen da maiz. Orkestrako zuzendari titularra Juanjo Mena da, nazioarte-mailan ezagunetakoa den zuzendaria. Aurretik, Bilbao Orkestra Sinfoniko zuzendaria, Genovako Carlo Felice Antzokiko zuzendari gonbidatu nagusia eta Bergeneko Filarmonikako zuzendari gonbidatu nagusia izana da. Horretaz gain, mundu osoko talderik ospetsuenekin egin du lan.

Stephen Hough-ek, bestalde, bere piano-jole karrera konpositorearenarekin eta idazlearenarekin konbinatzen du. Auditoriorik garrantzitsuenetan jo du eta sari ugari lortu ditu, horien artean, Diapason d’Or de l’Annee eta MacArthur Fellowship.

 

BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesletzarekin


Taldea


BBCko Orkestra Filarmonikoak

Zuzendaria: Juanjo Mena

Pianoa: Stephen Hough

WordPress › Error

There has been a critical error on this website.

Learn more about troubleshooting WordPress.