Antzerkia

Los visitantes

Talk show bat zuzeneko musikarekin, anti-tertulia orkestratu bat, publikoaren dibertsio eta hausnarketarako

2018ko Otsailaren 02tik 04ra
Sarrerak erosi

Zertara datoz Bisitariak? Kulturaren esparru desberdinetako sei artista ezagun bilduko dira zabaltza moduko batean, jan-edanean aritzeko: aktore eta aktoresak, musikariak, pentsalariak, poetak… eta ikusleekin partekatuko dute hautatutako gaiei buruz duten iritzia. Gogoeta eta elkarrizketa irekiak, iritzi desberdinak eta txoko bat umorearentzat eta musikarentzat.

Hona hemen “Los Visitantes” saioak Arriaga Antzokira ekarriko dituen parte-hartzaileak: Asier Etxeandia aktore eta abeslaria, Enrico Barbaro musikari italiarra, eta, besteak beste, Valerie Tasso idazle frantsesa, denak ere Arrate Etxeberria zeremonialari eta anfi trioiaren gidaritzapean.


Taldea


Gidoia: Unai Garate, Na Gomes
Zuzendaria: Unai Garate
Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiztapena: Oier Ituarte
Soinua: Ernesto Maestro
Produkzioa: Khea Ziater


Zeremonialari gisa: Arrate Etxeberria (aktorea, Getxo)

Los Visitantes:
Asier Etxeandia (aktorea eta kantaria, Bilbao)
Enrico Barbaro (musikaria, Nápoles)
Valerie Tasso (idazlea eta sexologoa, Champagne-Ardenne)
Gonbidatuak funtzioagatik bi gehiago

Saioak

Otsailak 2 eta 3. 20:00 

Otsailak 4. 19:00 

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25

Durazioa

90 minutu

TOP