Antzerkia

La cantante calva

Absurduaren komedia handi bat, XX. Mendeko antzezlan gorena bilakatu dena

2017ko abenduaren 06tik 09ra

Badira ia 70 urte estreinatu zela Abeslari burusoila. Garai hartan bere egilea ezezaguna zen, eta ez zitzaion gustatzen antzerkia. Egile hori Eugène Ionesco berbera zen, eta antzezlana, XX. mendeko antzerkiaren lan handienetako bat eta absurdu antzerkia deitu izan denaren adierazpen enblematikoenetakoa. Komedia handi bat, bere baitan tragedia handi bat txertatua daukana.

Ionescok esan zuenez: “1948an, Abeslari burusoila idatzi aurretik, ez neukan batere asmorik antzerkigile izateko. Ingelesa ikasi besterik ez nuen nahi, eta frantses-ingeles elkarrizketen eskuliburu bat erosi nuen, baina ez nuen ikasi ingelesez, bai ordea egia ugari: asteak zazpi egun dituela, lurra behean dagoela eta sabaia goian, eta abar. Errebelazio bat izan nuen.

Eskuliburu hartan aurkitutako egiak antzerkiaren bidez zabaldu behar nituen. Halaxe idatzi nuen Abeslari burusoila, hala deitua lan osoan ez delako agertzen ezein abeslari, ez burusoilik ez iletsurik”.

 


Taldea


Zuzendaria: Luis Luque

Itzulpena eta moldaketa: Natalia Menéndez

Interpreteak: Adriana Ozores, Fernando Tejero, Joaquín Climent, Carmen Ruiz, Javier Pereira, Helena Lanza

Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo

Argiak eta eszenako bideoa: Felipe Ramos

Jantziak: Almudena Rodríguez Huertas

Eszenografia: Monica Boromello

Ileapainketa eta makillajea: Lolita Gómez

Zuzendari laguntzailea: Álvaro Lizarrondo

Ekoizlea: Jesús Cimarro

TOP