Futbolarien belaunaldia gehiago badirudi ere, biberoiaren kinta edo erreklutatzea Espainiako Gerra Zibilaren azken uneetan II. Errepublikaren alde borrokatu zuten erreklutei deritze. Imajina dezakegun bezala, 17 urtetik beherako gazteak zirelako deitu zitzaien horrela.

1938. urtearen erdialdera, Errepublikaren egoera etsigarria zen. Fronteak erortzen ari ziren eta borrokalarien gero eta behar handiagoa zegoen. Horregatik, agintari errepublikanoek ez zuten inolako zalantzarik izan “oraindik biberoia hartzen” lasai egon zitezkeen 30.000 gazte inguru horiez baliatzeko, Federica Montseny ministro anarkistak egindako aipua gogora ekarriz. Hortik datorkio izena. Gerrako bataila garrantzitsuenetan eta erabakigarrietan hartu zuten parte, besteak beste, Jaramako guduan, Belchite odoltsuan edota Ebroko gudu erabakigarrian, erresistentzia errepublikanoari amaiera eman zioena.


Taldea


Kreazioa eta zuzendaritza: Lluís Pasqual / La Kompanyia Lliure

Interpretatzaileak: Joan Amargós, Enric Auquer, Quim Àvila, Eduardo Lloveras, Lluís Marquès, Joan Solé

Musikariak: Oriol Algueró (biolin I), Ricart Renart (biolin II), Joan Palet (biolontxeloa), Dani Espasa/Marc Díaz (klabea eta organoa), Robert González (abeslaria)

Zuzendaritza musikala: Dani Espasa

Eszenografia: Lluís Pasqual

Jantziak: Alejandro Andújar

Argiztapena: Pascal Merat

Soinua: Roc Mateu, Igor Pinto

Bideoa: Franc Aleu, Carles Tamayo eta Enric Vilageliu

Zuzendari-laguntzailea: Iban Beltran

Zuzendaritzako laguntzailea: Òscar Fabrés /

Kantuko irakaslea: Xavier Mestres

Koproduzioa: Teatre Lliure eta Temporada Alta – Kataluniako Tardor Jaialdia

Saioak

Martoak 31: 20:00

Apirilak 1.  20:00

Prezioa

8,50 - 25 € / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Antzerkiko profesionalek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

ordu 1 eta 20 minutu

TOP