Zer da gure mundu industrializatuaren zainetan dabilen odol beltz hau? Jainkoaren ukendua ala deabruaren gorotza? Zein mitologia bizi da mundu honetan? Zenbateraino eragiten digu ezinbestez geuri eta geure ingurumenarekin daukagun harremanari?

Erna Ómarsdóttir eta Damien Jalet-ek Iceland Dance Company-ko dantzariei esker garatzen dute lan hau, erritu garaikide bat asmatuz. Trantze arkaiko baten energia ikertzen duen erritu bat da, mundu bati kontrajartzen zaiona, mundu bat non sena industrializaturik dagoen eta dantzariek fosil, industria-makina edo jainko paganoen itxura
hartzen duten.


Taldea


Zuzendari artistikoa: Erna Ómarsdóttir
Koreografia: Erna Ómarsdóttir, Damien Jalet
Jatorrizko musika: Ben Frost
Gainerako musika: Danzel
Argiak: Björn Bergsteinn Guðmundsson
Jantziak: Júlíanna Steingrímsdóttir

Saioak

20:00 

Prezioa

12 - 40 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Durazioa

60 minutu

Web gunea

http://id.is/is/

TOP